Jatetxea

GURE ESPAZIOA

Bizi ezazu esperientzia gastronomiko paregabe bat Mendibile Jauregia jatetxean!

Gure plater guztiak arreta handienarekin daude prestatuta, kalitate goreneko produktuez prestatutako plater tradizionalak lehenetsita, ukitu sortzaile eta modernoarekin.

Produktua da izarra

Jatetxeak karta zabala eta askotarikoa eskaintzen du, arreta osoz diseinatuta, eta baita asteko menu landu bat ere, mokofin zorrotzenak ere asebetetzeko. Okelarik onenak, arrain gozoenak, ortuko barazki samurrenak…

0 km-ko produktuak

0 kilometroko kalitate handiko eta sasoiko produktuen alde egiten dugu irmoki, gure errezeten zutabe gisa.

Profesionalen taldea

Mendibile Jauregiko taldeko partaideak kualifikazio handiko profesionalak dira, esperientzia luzekoak, sukaldaritzaren bikaintasuna etengabe bilatzen dutenak.