Mendilibe Jauregia Elkartea
NORTZUK GARA
Mendibile Jauregia Elkartearen partaideak Bizkaiko Txakolina J.D., Bizkaiko Foru Aldundia eta Leioako Udala dira.
Bere helburua da Bizkaiko Txakolinaren, Leioako udalaren eta euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen inguruan mugitzen den ehun sozioekonomikoaren sustapenerako, garapen endogenorako eta dinamizaziorako ekintzak gauzatzea.
Dinamizazio-ekintzak
Hori lortzeko, produktu horren inguruko dinamizazio- eta sustapen-ekintzak gauzatzen ditu, hala nola dastaketak eta bestelako ekitaldiak. Gainera, topaketarako eta hausnarketarako espazio berdingabe bat eskaintzen du euskal gastronomia eta kultura maite dutenentzat.
Honako hauek dira garatu izan ditugu jardueretako batzuk:
- Dastaketak
- Txakomic
- Bizkaiko Txakolina&Musika
- Branque